Archive

Archive for the ‘Bibliografia’ Category

Bibliografia

Apirila 12, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Tesiarekin hasi nintzenetik liburuen fitxa bibliografiko dezente egin ditut. Nahiko desordenatuta naizenez, metodo bat finkatzea asko kostatu zait. Egia esanda, oraindik ez daukat metodo bat, metodo definitiboa. Nire zuzendariak End Note erabiltzeko proposatu dit, baina arazo bat aurkitu diot, askotan ordenadore ezberdinetan egiten dut lan eta gero batu egin behar dira, eta batetik bestera pasatu, eta kopiak egin, … Agian pendrive batetan izango banu errazago izango zen, baina…

Del.iciu.us eta Bildu erabili ditut ere gauza interesgarriak gordetzeko. Lehenengoa ezagutu nuenean dena gordetzen nuen bertan, eta orain kaos bat da nire kontua, bigarrenean gauzak poliki poliki sartzeko aukera emango dit hemendik aurrera.

Beste orrialde hau ere aurkitu nuen aspaldin, citeulike baina oraindik gutxi erabili dut. Aspaldi honetan, eta METODOA aurkitu arte, Googlek eskaintzen duen Docs sistema erabili dut, hau da, kontuan sartu, Doc bat zabaldu, eta bertan liburuaren zitak kopiatu, liburuaren datuak apuntatu, non dagoen adierazi, nork utzi didan ere (horrela bueltatzeko ez dut aitxakirik izango)….

Sistema traketsa, badakit, baina eramangarria, erraza eta konplikaziorik gabekoa. Idazten hasterakoan erabaki beharko dut nola antolatu.

Liburuak

Apirila 7, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Bilbotik buelta bat eman nuen eta hiru liburuekin bueltatu nintzen etxera (euri zaparrada saihesteko sartu nintzen Elkarren)
Bata Euskal Herriko historiaren zati baten islada da, 1936ko gerra zibilari buruzkoa, protagonista batek idatzita. Eta gauza bitxi bateaz konturatu naiz, emakume bakarra agertzen da liburuan, Pasionaria. Dirudienez emakumeak ez ziren protagonista garai horretan. Agian ez zuten gerra egin. Etxean lasai lasai egongo ziren, patxadaz, luxu guztiekin.

Categories: 1936-1939, Bibliografia