Archive

Archive for the ‘Web 2.0’ Category

Kazetarientzako oinarrizko erramintak

Abendua 1, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Jose Luis Orihuelak oso ondo azaltzen du post honetan zeintzuk diren, adibide eta guzti.  Halere nik  zerrenda luzatuko dut euskarazko baliabideekin:

Blog kudeatzaileak

Blogger eta Worpress ondo daude, baina  Euskaraz beste zenbait plataforma daukagu:

Blogari: Eskola eta ikastoletan uste dut nagusienetakoa dela/zela, plataforman mugumendu gutxi ikusten dut orain.

Nireblog: Hizkuntz anistasunaren adibide

Blogak.com: CodeYyntax enpresak kudeatutako plataforma

Filtroak:

Digg eta Meneame oso potenteak dira, baina euskaraz ere beste bi adibide daukagu: Zabaldu, eta Eitbk sustatzen duen Aupatu. Biak kontsultatuz etxean gertatzen ari denaz ohartuko gara. Bietan erabiltzaileen bozketaz berri garrantsitzuenak edo interesgarrienak lehenengo planora igotzen dira.

Mapak

Tagzania: mapak CdeSiyntaz-en eskutik,

OpenStreetMap: OpenStreetMapek kaleak bezalako datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu hauek nahi dituen edonorentzat. Proiektua hasi zen askeak direla uste diren mapek badutelako bere erabilerarako murrizketa legal edo teknikoak, gendea datu hauek modu sortzaile, produktibo edo beste era batera erabiltzea ekidituz.

Laster Marken kudeaketa

Delicius oso ona bada ere, euskaraz saiakera bat egin zen: Bildu

Bideoak

Euskal bideoen YouTube: EuskalTube

Argazki eta idudi bilatzaileak


Categories: Baliabideak, Web 2.0

Zatoo

Ekaina 19, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur gai izar bat daukagu blog askotan, Zatoo. Telebista zure ordenadorean, zuzenean. Funtsean programatxo baten bidez telebista kate desberdinak ikusten dira, streaming moduan.

Alta eman eta gero (bakarrik email kontua eta pasahitza) programa instalatu (windows, linux edo macerako dago) eta telebista ikusten hasi. Kalitatea oso ona da, bai irudiaren aldetik eta baita soinuaren aldetik.

Momentuz ez dut aurkitu euskarazko katerik. Zein izango da lehenengoa?

Categories: Web 2.0

Feedburner

Ekaina 10, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Feedburner probatzen ibili naiz gaur goizean, baina oraindik ez dakit zehatz mehatz zertarako erabiliko dudan.  Momentu lelokeri hau idazteko, ia zerbait aldatzen den konfiguratu ostean

Categories: Web 2.0

Blogak 2.0

Maiatza 24, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur Blogak 2.0 ospatzen dira Bilbon. Ni lanean nago eta ezin hurbildu. Goizean zertzelada batzuk topatu ditut sarean. Arratsaldekoak interesatzen zitzaizkidan batez ere, bata emakumeak 2.0 Tiscar Larak zuzenduta, eta besta hezkuntza 2.0, Lorena Fernandezekin. Bien jarraitzailea naiz aspaldidanik, nire bloglines zerrendan daude. Pena bat, baina ikasgelan egongo naiz ordubietatik seirak arte. Gauerarte itxaron beharko dut ikusteko zer esan duten.

Categories: Web 2.0

Hau froga bat da

Maiatza 1, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Benetan, hau froga bat besterik ez da. Blogaren zirrikituak ikertzen ari naiz, eta Youtubetik bideoak nola sartu ikasi egin dut. Eta hor doa nire lehenengo bideoa: Zapalduen Olerkia (Ken7)

Eta bat beharrean horra bigarrena (kasualitate hutsa ez dela izan frogatzeko)

Del.icio.us: nola erabili

Apirila 27, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Nik del.icio.us aspaldian ezagutu nuen, kontu bat zabaldu eta denetarik sartzen hasi nintzen. Benetan denetarik. Gaur nire kontu hori kaos bat da, eta ez dit ezertarako balio, gauzka ez daude ganoraz katalogatuta, sukaldeko errezetak, tesiarekin lotura daukaten linkak, denborapasak, musika, txisteak eta denetarik nahastuta agertzen bait da. hala ere eta aurreko postean aurkitu dudan altxorrean, beste post hau irakurri dut. Eta honekin lotzen badut, lanean hasteko prest egongo naiz eta nire kontua txukun txukun geratuko da. Hala ere, Bildukoa erabiltzen jarraituko dut ere, azken finean, baterako balio duena, bestean ere erabilgarria bait da.

Berria:Lotura hau falta zitzaidan goizean. Interesgarria

Categories: Baliabideak, Web 2.0

Bibliografia

Apirila 12, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Tesiarekin hasi nintzenetik liburuen fitxa bibliografiko dezente egin ditut. Nahiko desordenatuta naizenez, metodo bat finkatzea asko kostatu zait. Egia esanda, oraindik ez daukat metodo bat, metodo definitiboa. Nire zuzendariak End Note erabiltzeko proposatu dit, baina arazo bat aurkitu diot, askotan ordenadore ezberdinetan egiten dut lan eta gero batu egin behar dira, eta batetik bestera pasatu, eta kopiak egin, … Agian pendrive batetan izango banu errazago izango zen, baina…

Del.iciu.us eta Bildu erabili ditut ere gauza interesgarriak gordetzeko. Lehenengoa ezagutu nuenean dena gordetzen nuen bertan, eta orain kaos bat da nire kontua, bigarrenean gauzak poliki poliki sartzeko aukera emango dit hemendik aurrera.

Beste orrialde hau ere aurkitu nuen aspaldin, citeulike baina oraindik gutxi erabili dut. Aspaldi honetan, eta METODOA aurkitu arte, Googlek eskaintzen duen Docs sistema erabili dut, hau da, kontuan sartu, Doc bat zabaldu, eta bertan liburuaren zitak kopiatu, liburuaren datuak apuntatu, non dagoen adierazi, nork utzi didan ere (horrela bueltatzeko ez dut aitxakirik izango)….

Sistema traketsa, badakit, baina eramangarria, erraza eta konplikaziorik gabekoa. Idazten hasterakoan erabaki beharko dut nola antolatu.