Archive

Author Archive

Blogak 2.0

Maiatza 24, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur Blogak 2.0 ospatzen dira Bilbon. Ni lanean nago eta ezin hurbildu. Goizean zertzelada batzuk topatu ditut sarean. Arratsaldekoak interesatzen zitzaizkidan batez ere, bata emakumeak 2.0 Tiscar Larak zuzenduta, eta besta hezkuntza 2.0, Lorena Fernandezekin. Bien jarraitzailea naiz aspaldidanik, nire bloglines zerrendan daude. Pena bat, baina ikasgelan egongo naiz ordubietatik seirak arte. Gauerarte itxaron beharko dut ikusteko zer esan duten.

Categories: Web 2.0

igoogle

Maiatza 15, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Aspaldian ez dudala ezer idazten, baina liatuta nabil, oso liatuta. Gaur goizean igoogle probatzen eta konfiguratzen ibili naiz. Zure orrialdean nahi hainbeste “katxarro” jarri ondoren, klik batetan dena daukazu eskura; del.icio.us, txat, berriak, erosketen zerrenda, gmail, eta batez ere: LISTA DE COSAS PARA HACER. Uste dut luzeegia aterako zaidala

Euskarazko zerbitzu gutxi aurkitu ditut, agian hortik egongo dira baina ez ditut topatu (bildu, zabaldu etabar) Beste momentu batetan saiatuko naiz bilatzen.

Firefox erabiltzen dut ia beti (BBKko kontua kudeatzeko explorer behar dut baina) fitxa gehiegi neukan lehenengo orrialde bezala konfiguratuta (bloglines, egunkariak…). Igooglen batu ditut hoietako zenbait, gmail, calendar, berriak,

Netvibes ere aukera polita da, baina nik google erabiltzen dut denetarako (batzutan gehiegi)

Categories: Baliabideak

Hemeroteka

Maiatza 1, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Lagun batek bidali zizkidan aspaldian lotura hauek: Eguna, Ibaizabal eta Euskalzale.
Bizkaiko Foru Aldundiak lan polita egin du. Orain gure ordenagailutik kontsulta dezakegu Bizkaian euskaraz argitaratutako lehen egunkari eta astekariak. Armiarmakoek ere zer esan handia izan dute lan honetan, eta Hemerotekara jotzen badugu, artxibo handiagoa aurkituko dugu. Eta bilaketak egiteko tresna izugarri interesgarria, hitzak aukeratuz, datak, egileak, argitalpenak…

Euskal prentsaren historia ikertzeko ezinbesteko tresna

Categories: Baliabideak, Euskara, Historia

Hau froga bat da

Maiatza 1, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Benetan, hau froga bat besterik ez da. Blogaren zirrikituak ikertzen ari naiz, eta Youtubetik bideoak nola sartu ikasi egin dut. Eta hor doa nire lehenengo bideoa: Zapalduen Olerkia (Ken7)

Eta bat beharrean horra bigarrena (kasualitate hutsa ez dela izan frogatzeko)

Del.icio.us: nola erabili

Apirila 27, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Nik del.icio.us aspaldian ezagutu nuen, kontu bat zabaldu eta denetarik sartzen hasi nintzen. Benetan denetarik. Gaur nire kontu hori kaos bat da, eta ez dit ezertarako balio, gauzka ez daude ganoraz katalogatuta, sukaldeko errezetak, tesiarekin lotura daukaten linkak, denborapasak, musika, txisteak eta denetarik nahastuta agertzen bait da. hala ere eta aurreko postean aurkitu dudan altxorrean, beste post hau irakurri dut. Eta honekin lotzen badut, lanean hasteko prest egongo naiz eta nire kontua txukun txukun geratuko da. Hala ere, Bildukoa erabiltzen jarraituko dut ere, azken finean, baterako balio duena, bestean ere erabilgarria bait da.

Berria:Lotura hau falta zitzaidan goizean. Interesgarria

Categories: Baliabideak, Web 2.0

Sahara

Apirila 27, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Aspaldian sartu nintzen Sahara aldeko elkarte batetan, eta hiru urtetan zehar bertako umeak ekarri nuen etxera, eta oso experientzia polita izna zen. Orain denbora gutxiago daukat elkarteari dedikatzeko. Baina Saharako berriak, egoera, elkartasun ekintzak, etabar jarraitzen dittut, eta ahal dudanean agertzen nahiz.

Gaur goizean duela gutxi ezagutu dudan blog batetan, hau aurkitu dut,  sahablogs, eta ez hori bakarrik, baita ere nola egin halako planeta bat, hemen. Benetan ideia polita Olgarena. Eta  La Broma bitakoran hainbat eta hainbat gai interesgarri. Askotan pasako naiz hortik kuxkuxean. Lan ederra egiten du, benetan.

Categories: Txip-a aldatuta

Bibliografia

Apirila 12, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Tesiarekin hasi nintzenetik liburuen fitxa bibliografiko dezente egin ditut. Nahiko desordenatuta naizenez, metodo bat finkatzea asko kostatu zait. Egia esanda, oraindik ez daukat metodo bat, metodo definitiboa. Nire zuzendariak End Note erabiltzeko proposatu dit, baina arazo bat aurkitu diot, askotan ordenadore ezberdinetan egiten dut lan eta gero batu egin behar dira, eta batetik bestera pasatu, eta kopiak egin, … Agian pendrive batetan izango banu errazago izango zen, baina…

Del.iciu.us eta Bildu erabili ditut ere gauza interesgarriak gordetzeko. Lehenengoa ezagutu nuenean dena gordetzen nuen bertan, eta orain kaos bat da nire kontua, bigarrenean gauzak poliki poliki sartzeko aukera emango dit hemendik aurrera.

Beste orrialde hau ere aurkitu nuen aspaldin, citeulike baina oraindik gutxi erabili dut. Aspaldi honetan, eta METODOA aurkitu arte, Googlek eskaintzen duen Docs sistema erabili dut, hau da, kontuan sartu, Doc bat zabaldu, eta bertan liburuaren zitak kopiatu, liburuaren datuak apuntatu, non dagoen adierazi, nork utzi didan ere (horrela bueltatzeko ez dut aitxakirik izango)….

Sistema traketsa, badakit, baina eramangarria, erraza eta konplikaziorik gabekoa. Idazten hasterakoan erabaki beharko dut nola antolatu.

Liburuak

Apirila 7, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Bilbotik buelta bat eman nuen eta hiru liburuekin bueltatu nintzen etxera (euri zaparrada saihesteko sartu nintzen Elkarren)
Bata Euskal Herriko historiaren zati baten islada da, 1936ko gerra zibilari buruzkoa, protagonista batek idatzita. Eta gauza bitxi bateaz konturatu naiz, emakume bakarra agertzen da liburuan, Pasionaria. Dirudienez emakumeak ez ziren protagonista garai horretan. Agian ez zuten gerra egin. Etxean lasai lasai egongo ziren, patxadaz, luxu guztiekin.

Categories: 1936-1939, Bibliografia

Emakume Ahaztuak

Apirila 7, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Tesiarekin hasten naizela, berriz ere, beste blog batean hasi nintzen zenbait apunte gorde nahian. Hala ere, ez zitzaidan batere betetzen bertako tonua, irudia, gaia eta zentzua, eta buelta bat ematea otu zitzaidan.
Aste Santuko opor hauei probetxo pixka bat ateratzeko blog berri hau antolatzea otu zitzaidan. Bertan nire tesiarekin zerikusia daukaten gauzak apuntatuko ditut, baina bestelako kontu batzuk ere. Horien artean, nire izekoaren historia, emakume ahaztuen historiaren islada delako: Tia Fredes

Categories: Istorioak