Archive

Author Archive

Gelan komentatutakoa

Abendua 1, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Soinu mapatik ekarritako lotura

Soinu bat igotzeko[] tartean audio= http:———.mp3. Behar beharrezkoa da mp3 amaiera izatea, bestela ez da erreproduzitzen.

Soinuak blbliotekara igotzeko ordaindu behar da (20 euro inguru urtero blog bakoitzeko)

 

Categories: Baliabideak

Kazetarientzako oinarrizko erramintak

Abendua 1, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Jose Luis Orihuelak oso ondo azaltzen du post honetan zeintzuk diren, adibide eta guzti.  Halere nik  zerrenda luzatuko dut euskarazko baliabideekin:

Blog kudeatzaileak

Blogger eta Worpress ondo daude, baina  Euskaraz beste zenbait plataforma daukagu:

Blogari: Eskola eta ikastoletan uste dut nagusienetakoa dela/zela, plataforman mugumendu gutxi ikusten dut orain.

Nireblog: Hizkuntz anistasunaren adibide

Blogak.com: CodeYyntax enpresak kudeatutako plataforma

Filtroak:

Digg eta Meneame oso potenteak dira, baina euskaraz ere beste bi adibide daukagu: Zabaldu, eta Eitbk sustatzen duen Aupatu. Biak kontsultatuz etxean gertatzen ari denaz ohartuko gara. Bietan erabiltzaileen bozketaz berri garrantsitzuenak edo interesgarrienak lehenengo planora igotzen dira.

Mapak

Tagzania: mapak CdeSiyntaz-en eskutik,

OpenStreetMap: OpenStreetMapek kaleak bezalako datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu hauek nahi dituen edonorentzat. Proiektua hasi zen askeak direla uste diren mapek badutelako bere erabilerarako murrizketa legal edo teknikoak, gendea datu hauek modu sortzaile, produktibo edo beste era batera erabiltzea ekidituz.

Laster Marken kudeaketa

Delicius oso ona bada ere, euskaraz saiakera bat egin zen: Bildu

Bideoak

Euskal bideoen YouTube: EuskalTube

Argazki eta idudi bilatzaileak


Categories: Baliabideak, Web 2.0

Sareak

Abendua 1, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Guk blogetaz hitz egiten, eda dagoeneko modan daudenak SAREAk dira. Denok daukagu soslaia Facebooken edo Tuenti, baina ezagutzen dituzue lan sareak, edota profesionales sareak? hemen adibide batzuk:

Cinemavip: ikusentzunezkoen sare profesionala. Azalpen bat hemen

Linkedin: Sare profesionala, oso  indartsua

Xing: Europan oso hedatua

Lana bilatzeko, profesionalak harremanetan ipintzeko, lan merkatua ezagutzeko, aukera aunitz ematen digute lan sareak.  Soslaia betetzerakoan kontuz ibili behar da, eta ahalik eta informazio zehatz eta egiazkoena sartu, gure bisita txartela izango baita.

Categories: Baliabideak

Bibliografia kudeatzaileak

Azaroa 30, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Zotero berritu dute, 2.0 bertsioa online sinkronizazioa dakar, beraz, etxean, unibertsitatean eta edonon zure bibliografia kudeatzeko aproposa, euskaratu beharko dugu, oraindik ez baitadago gure hizkuntzan. Mendelay ere probatu beharko dugu, last.fm-ren ildotik doan aplikazioa omen da, hemen azaltzen digute nola erabili. CiteULike aukera ona da gure aurkikuntzak gordetzeko (erabilpenaren azalpena, hemen) eta konpartitzeko, nahiz eta gero gure lanak idazterakoan eskuz sartu behar ditugu gure zitak.

Categories: Baliabideak Tags: ,

Podbean

Azaroa 28, 2009 itxaso Utzi zure iruzkina

Podbean wordpressen eta podkast lotzen dituen web zerbitzua da. Podkastak igotzeko eta kudeatzeko oso aproposa da, baina baita munduan zehar egin direnak entzuteko eta gustukoak ditugunei harpidetza egiteko. Orrialde nagusian aukera guzti hauek aurkituko ditugu, eta aukera guztiak erabiltzeko izena eman beharko dugu. Hemen adibide bat: itxaso

Categories: Baliabideak

Zatoo

Ekaina 19, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur gai izar bat daukagu blog askotan, Zatoo. Telebista zure ordenadorean, zuzenean. Funtsean programatxo baten bidez telebista kate desberdinak ikusten dira, streaming moduan.

Alta eman eta gero (bakarrik email kontua eta pasahitza) programa instalatu (windows, linux edo macerako dago) eta telebista ikusten hasi. Kalitatea oso ona da, bai irudiaren aldetik eta baita soinuaren aldetik.

Momentuz ez dut aurkitu euskarazko katerik. Zein izango da lehenengoa?

Categories: Web 2.0

Aurpegiak

Ekaina 12, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Bideo hau aurkitu nuen lehengo egunean eta polita iruditu zitzaidan. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada.

Nondik:  Mujeres TIC

Categories: Historia, Istorioak

Feedburner

Ekaina 10, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Feedburner probatzen ibili naiz gaur goizean, baina oraindik ez dakit zehatz mehatz zertarako erabiliko dudan.  Momentu lelokeri hau idazteko, ia zerbait aldatzen den konfiguratu ostean

Categories: Web 2.0

Hiztegiak

Ekaina 4, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Azken egun hauetan Firefoxen daukadan euskalbarra ez dabil ondo, gaurkotu nuenetik blokeatuta gelditzen da eta ez dago modurik aurrera egiteko. Hala ere, beste baliabide batzuk topatu nituen aspaldin sarean, hiztegiak adibidez, honetan hiztegiak, corpusak, kontsultak egiteko orrialdeak etabar topa dezakegu.

Horien artean Euskalterm aurkitzen dugu, terminologia banku publikoa, non UZEIko hiztegien fitxa terminologikoak aurki ditzakegu. Beste lotura interesgarri bat EHUk eskaintzen duen ereduzko prosa gaur da, hitzen erabilera ikusteko. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak erreferentzia da ere prosaren azterketan, baian nik ez dut sarean aurkitu oraindik, eta PDFan daukat ordenadorean.

EHUren orrialdean ere Azpidazki aurkitzen dugu: adibideak, dudak, hiztegiak, dokumentuen txantiloiak. .. Artez Euskara Zerbitzuak ere badauka agirien biltegi bat: Agiriak.net.

Oraindik ez baduzu topatu behar zenuena, eman bueltatxo bat euskaljakintzatik , bertan euskarazko baliabideen bildumarik osatuena aurkituko duzu.

Categories: Baliabideak

Blogak 2.0

Maiatza 24, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur Blogak 2.0 ospatzen dira Bilbon. Ni lanean nago eta ezin hurbildu. Goizean zertzelada batzuk topatu ditut sarean. Arratsaldekoak interesatzen zitzaizkidan batez ere, bata emakumeak 2.0 Tiscar Larak zuzenduta, eta besta hezkuntza 2.0, Lorena Fernandezekin. Bien jarraitzailea naiz aspaldidanik, nire bloglines zerrendan daude. Pena bat, baina ikasgelan egongo naiz ordubietatik seirak arte. Gauerarte itxaron beharko dut ikusteko zer esan duten.

Categories: Web 2.0