Tia Fredes nire aitaren izekoa zen. Izenez Angeles Fredeswinda bazen, Fredes deitzen genuen familiartekoan. Eskolan ez, eskolan Angeles zen, zeren Tia Fredes magisteritza eskolan eta gero ILEn ikasi zuen II Errepublika garaian, eta maistra izan zen zenbait urteetan. Frankismoren zigorra jaso zuen ere, hurrengo urteetan.
Goi mailako ikasketak zeukan emakume bakarra zen gure familian, eta aldi berean emakumerik zanpatuena zen. Alarguna, seme-alabarik ez, eta ahizparen etxean bizi zen etxekolanak egiten. Senarrak diru guztia galdu frontoian, eta hil ondoren koinatuek etxetik bota zuten.
Emakume gogorra zen, harrotasun toke bat nabaritzen zitzaion bere apaltasunean, zihurrenik bere apaltasuna itxura besterik ez zen.
Unibertsitatera sartu nintzenean idazmakina oparitu zidan, momentu horretan idazmakinarik modernoena (elektrikoa). Harro zegoen. Beste unibertsitaria bat familian (geroztik ez da beste emakumerik unibertsitatera ailegatu gure familian).
1913. urtean jaio zen, Sestaon. Bere ama denda zeukan herrian bertan. Bere amaren bigarren ezkontzaren lehenengo alaba izan zen. Aita oso goiz galdu zuen, eta bere amaren (nire birramona) kemenez aurrera atera zieren. Dendatik bizi ziren ama eta 5 seme alabak, bi lehenengo ezkontzakoak eta hiru bigarrenekoak
Sestaoko eskolan hasi zen ikasten, baina gero Karmeliten kolegioan egin zituen magisteritza ikasketak. Bukatzerakoan Maria de Maezturen eskolan bi urte egin zituen, Lizentziatura moduko bat lortuz