Gaur gai izar bat daukagu blog askotan, Zatoo. Telebista zure ordenadorean, zuzenean. Funtsean programatxo baten bidez telebista kate desberdinak ikusten dira, streaming moduan.
Alta eman eta gero (bakarrik email kontua eta pasahitza) programa instalatu (windows, linux edo macerako dago) eta telebista ikusten hasi. Kalitatea oso ona da, bai irudiaren aldetik eta baita soinuaren aldetik.
Momentuz ez dut aurkitu euskarazko katerik. Zein izango da lehenengoa?