Azken egun hauetan Firefoxen daukadan euskalbarra ez dabil ondo, gaurkotu nuenetik blokeatuta gelditzen da eta ez dago modurik aurrera egiteko. Hala ere, beste baliabide batzuk topatu nituen aspaldin sarean, hiztegiak adibidez, honetan hiztegiak, corpusak, kontsultak egiteko orrialdeak etabar topa dezakegu.
Horien artean Euskalterm aurkitzen dugu, terminologia banku publikoa, non UZEIko hiztegien fitxa terminologikoak aurki ditzakegu. Beste lotura interesgarri bat EHUk eskaintzen duen ereduzko prosa gaur da, hitzen erabilera ikusteko. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak erreferentzia da ere prosaren azterketan, baian nik ez dut sarean aurkitu oraindik, eta PDFan daukat ordenadorean.
EHUren orrialdean ere Azpidazki aurkitzen dugu: adibideak, dudak, hiztegiak, dokumentuen txantiloiak. .. Artez Euskara Zerbitzuak ere badauka agirien biltegi bat: Agiriak.net.
Oraindik ez baduzu topatu behar zenuena, eman bueltatxo bat euskaljakintzatik , bertan euskarazko baliabideen bildumarik osatuena aurkituko duzu.