Archive

Archive for Ekaina, 2007

Zatoo

Ekaina 19, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Gaur gai izar bat daukagu blog askotan, Zatoo. Telebista zure ordenadorean, zuzenean. Funtsean programatxo baten bidez telebista kate desberdinak ikusten dira, streaming moduan.

Alta eman eta gero (bakarrik email kontua eta pasahitza) programa instalatu (windows, linux edo macerako dago) eta telebista ikusten hasi. Kalitatea oso ona da, bai irudiaren aldetik eta baita soinuaren aldetik.

Momentuz ez dut aurkitu euskarazko katerik. Zein izango da lehenengoa?

Categories: Web 2.0

Aurpegiak

Ekaina 12, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Bideo hau aurkitu nuen lehengo egunean eta polita iruditu zitzaidan. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada.

Nondik:  Mujeres TIC

Categories: Historia, Istorioak

Feedburner

Ekaina 10, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Feedburner probatzen ibili naiz gaur goizean, baina oraindik ez dakit zehatz mehatz zertarako erabiliko dudan.  Momentu lelokeri hau idazteko, ia zerbait aldatzen den konfiguratu ostean

Categories: Web 2.0

Hiztegiak

Ekaina 4, 2007 itxaso Utzi zure iruzkina

Azken egun hauetan Firefoxen daukadan euskalbarra ez dabil ondo, gaurkotu nuenetik blokeatuta gelditzen da eta ez dago modurik aurrera egiteko. Hala ere, beste baliabide batzuk topatu nituen aspaldin sarean, hiztegiak adibidez, honetan hiztegiak, corpusak, kontsultak egiteko orrialdeak etabar topa dezakegu.

Horien artean Euskalterm aurkitzen dugu, terminologia banku publikoa, non UZEIko hiztegien fitxa terminologikoak aurki ditzakegu. Beste lotura interesgarri bat EHUk eskaintzen duen ereduzko prosa gaur da, hitzen erabilera ikusteko. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak erreferentzia da ere prosaren azterketan, baian nik ez dut sarean aurkitu oraindik, eta PDFan daukat ordenadorean.

EHUren orrialdean ere Azpidazki aurkitzen dugu: adibideak, dudak, hiztegiak, dokumentuen txantiloiak. .. Artez Euskara Zerbitzuak ere badauka agirien biltegi bat: Agiriak.net.

Oraindik ez baduzu topatu behar zenuena, eman bueltatxo bat euskaljakintzatik , bertan euskarazko baliabideen bildumarik osatuena aurkituko duzu.

Categories: Baliabideak