Gaur Blogak 2.0 ospatzen dira Bilbon. Ni lanean nago eta ezin hurbildu. Goizean zertzelada batzuk topatu ditut sarean. Arratsaldekoak interesatzen zitzaizkidan batez ere, bata emakumeak 2.0 Tiscar Larak zuzenduta, eta besta hezkuntza 2.0, Lorena Fernandezekin. Bien jarraitzailea naiz aspaldidanik, nire bloglines zerrendan daude. pena bat, baina ikasgelan egongo naiz ordubietatik seirak arte. Gauerarte itxaron beharko dut ikusteko zer esan duten.