Aspaldian ez dudala ezer idazten, baina liatuta nabil, oso liatuta. Gaur goizean igoogle probatzen eta konfiguratzen ibili naiz. Zure orrialdean nahi hainbeste “katxarro” jarri ondoren, klik batetan dena daukazu eskura; del.icio.us, txat, berriak, erosketen zerrenda, gmail, eta batez ere: LISTA DE COSAS PARA HACER. Uste dut luzeegia aterako zaidala
Euskarazko zerbitzu gutxi aurkitu ditut, agian hortik egongo dira baina ez ditut topatu (bildu, zabaldu etabar) Beste momentu batetan saiatuko naiz bilatzen.
Firefox erabiltzen dut ia beti (BBKko kontua kudeatzeko explorer behar dut baina) fitxa gehiegi neukan lehenengo orrialde bezala konfiguratuta (bloglines, egunkariak…). Igooglen batu ditut hoietako zenbait, gmail, calendar, berriak,
Netvibes ere aukera polita da, baina nik google erabiltzen dut denetarako (batzutan gehiegi)