Feed on
Posts
Comments

Archive for May, 2007

Blogak 2.0

Gaur Blogak 2.0 ospatzen dira Bilbon. Ni lanean nago eta ezin hurbildu. Goizean zertzelada batzuk topatu ditut sarean. Arratsaldekoak interesatzen zitzaizkidan batez ere, bata emakumeak 2.0 Tiscar Larak zuzenduta, eta besta hezkuntza 2.0, Lorena Fernandezekin. Bien jarraitzailea naiz aspaldidanik, nire bloglines zerrendan daude. pena bat, baina ikasgelan egongo naiz ordubietatik seirak arte. Gauerarte itxaron beharko [...]

Read Full Post »

igoogle

Aspaldian ez dudala ezer idazten, baina liatuta nabil, oso liatuta. Gaur goizean igoogle probatzen eta konfiguratzen ibili naiz. Zure orrialdean nahi hainbeste “katxarro” jarri ondoren, klik batetan dena daukazu eskura; del.icio.us, txat, berriak, erosketen zerrenda, gmail, eta batez ere: LISTA DE COSAS PARA HACER. Uste dut luzeegia aterako zaidala
Euskarazko zerbitzu gutxi aurkitu ditut, agian hortik [...]

Read Full Post »

Hemeroteka

Lagun batek bidali zizkidan aspaldian lotura hauek: Eguna, Ibaizabal eta Euskalzale.
Bizkaiko Foru Aldundiak lan polita egin du. Orain gure ordenagailutik kontsulta dezakegu Bizkaian euskaraz argitaratutako lehen egunkari eta astekariak. Armiarmakoek ere zer esan handia izan dute lan honetan, eta Hemerotekara jotzen badugu, artxibo handiagoa aurkituko dugu. Eta bilaketak egiteko tresna izugarri interesgarria, hitzak aukeratuz, datak, [...]

Read Full Post »

Benetan, hau froga bat besterik ez da. Blogaren zirrikituak ikertzen ari naiz, eta Youtubetik bideoak nola sartu ikasi egin dut. Eta hor doa nire lehenengo bideoa: Zapalduen Olerkia (Ken7)

Eta bat beharrean horra bigarrena (kasualitate hutsa ez dela izan frogatzeko)

Read Full Post »