Del.icio.us: nola erabili
April 27, 2007 by itxaso
Nik del.icio.us aspaldian ezagutu nuen, kontu bat zabaldu eta denetarik sartzen hasi nintzen. Benetan denetarik. Gaur nire kontu hori kaos bat da, eta ez dit ezertarako balio, gauzka ez daude ganoraz katalogatuta, sukaldeko errezetak, tesiarekin lotura daukaten linkak, denborapasak, musika, txisteak eta denetarik nahastuta agertzen bait da. hala ere eta aurreko postean aurkitu dudan altxorrean, beste post hau irakurri dut. Eta honekin lotzen badut, lanean hasteko prest egongo naiz eta nire kontua txukun txukun geratuko da. Hala ere, Bildukoa erabiltzen jarraituko dut ere, azken finean, baterako balio duena, bestean ere erabilgarria bait da.
Berria:Lotura hau falta zitzaidan goizean. Interesgarria